Deialdi bidezko erreserba

Aurrez hautatzeko epea, zozketa eta sarrerak banatzea.

Gertu Kulturak sarrerak banatzeko sistema bidezkoa eta gardena du, gizarte-zentro eta -zerbitzu guztiek aukera berdinak izan ditzaten.

Prozesuaren urrats bakoitzari epe bat dagokio, prozeduraren atal bakoitzean duzue kontsultagai.

Aldi berean, eta denboraldiko jarduera guztiak behar bezala ezagutarazteko, aurkezpen-saioak egiten ditugu. Programatzaile kulturalek eta erakunde erabiltzaileek parte hartzen dute.

KONSULTATU DENBORALDIKO DEIALDIEN EGUTEGIA 

 

Nola parte hartu eta deialdi bakoitzeko erreserbak nola egin 

1. Proposamen kulturalak aurkezten dira

Antzoki, auditorio, museo eta jaialdiek beren kultura-proposamenak argitaratzen dituzte Gertu Kulturaren webgunean, eta gizarte-entitate eta -zentroak has daitezke denboraldiko kultura-proposamenak kontsultatzen.

KONTSULTATU AURKEZPEN_SAIOEN EGUNAK

2. Jardueren aurretiko hautaketa egiten da

Denboraldiko deialdia irekitakoan, gizarte-zentroek ikusi nahi dituzten ikuskizunak aurre-hautatzen dituzte; erreserbak egiten dituzte gutxienez 5 pertsonako taldeentzat.

Nahi beste proposamen hauta daitezke, lehentasun-ordena baten arabera.

Erraza da deialdi bat irekita dagoen jakitea: epe osoan zehar egongo da webgunean zintzilik eta, gainera, noiz hasiko den adierazten duen mezua jasoko duzue.

3. Sarrerak zozketa bidez banatzen dira

Gure sistema informatikoak zentro bakoitzarentzako sarrerak sistema ekitatibo bidez banatuko ditu.

Gizarte-zentroek emaitzak jasoko dituzte, eta sarrerak egokitu bazaizkizue, honako hau egin dezakezue:

A.    Erreserbak berretsi

B.    Sarrerei uko egin

Oharra: ez bazaizue sarrerarik egokitu, bigarren txandan parte har dezakezue. Horretarako, ezeztatutako eskaeraren atalean adierazi.

4. Zozketa bidezko sarreren bigarren txanda

Sistema informatikoak berriz banatuko ditu libre dauden lekuak, eta gizarte-zentroek emaitzak jasoko dituzte.

Berriz ere, sarrerak egokitu zaizkien zentroek bi aukera dituzte:

A.    Erreserba berretsi

B.    Sarrerei uko egin

Bigarren txandaren ondoren, kultura-sustatzaile batzuk sarrera kopurua handitzen dute.  Ez baduzue ordura arte sarrerarik lortu, sartu berriz itxarote-zerrendan eta sarrerak lortzeko itxaron beharko duzue.

Gogoratu zuzeneko erreserbak martxan daudela urte osoan zehar.  

5. Ordainketa

Erreserba onartu eta gehienez 10 eguneko epean, ordainketen egiaztagiriak igo behar dira kontrol-taulara.

6. Erreserbak onartzen dira

Sustatzaileak ordainketak egiaztatuko ditu eta behin betiko erreserba onartuko zaizue.

Onartutako erreserbak kontsultatu ditzakezue kontrol-taulako "Nire sarrerak" atalean.

Eta orain... gozatu ikuskizunaz! 

 

Nola egin denboraldiko deialdiaren kasuan?