Erreserba motak

Gertu Kulturan erreserbak egitea oso erraza da. Jarraian, sarrerak erreserbatzeko prozesua azalduko dizuegu.

Erreserbatzeko bi modu daude 

  1. Zuzeneko erreserba edo eskaera bidez urte osoan zehar.
  2. Deialdi bidez, programatutako egunetan. Denboraldian zehar, hainbat deialdi egiten dira. Deialdi horietan, kultura-sustatzaileek proposamenak egin eta zentroek jarduerak eska ditzakete; zozketa bidez lortzen dira sarrerak.

Zuzeneko erreserba

Jarduera edo ikuskizun baterako sarrerak zuzenean eskatzea

Deialdietan ageri diren denboraldiko jarduerez gain, programatzaile kulturalek hainbat ikuskizun erreserbatzeko eskaerak irekita utz ditzakete urte osoan zehar.

Beraz, jarduera batzuk zuzenean erreserba daitezke, eta ez da beharrezkoa deialdiaren epean zehar eskatzea.

Jarduera batzuen kasuan, beharrezkoa da aurrez eskatzea; erreserbatu eta programatzailearen erantzuna jaso beharko duzue.

Nola egin zuzeneko erreserba

Denboraldi-deialdia

Jarduerak aurrez hautatu eta sarreren zozketan sartzea

Gertu Kulturak sarrerak banatzeko sistema bidezkoa eta gardena du, gizarte-zentro eta -zerbitzu guztiek aukera berdinak izan ditzaten.
 

Prozesuaren zati bakoitzak bere epeak ditu; Deialdi Egutegian daude zehaztuta. Sarrerak banatzeko bi txanda egiten dira, gogokoen dituzuen jarduerak erreserbatzeko aukera gehiago izateko.

Nola egin deialdi bidezko erreserba

Erreserba bat nola egin