Gertu Kulturan parte hartzeko arrazoiak

Kultura gehiago kalteberatasun-egoeran daudenentzat. Laguntza gehiago gizarte-ekintzako hezitzaile eta profesionalentzat.

Gizarte-zentro bateko langilea al zara?  Eman izena Gertu Kulturan. Antzoki, museo eta jaialdietako ohiko programazioaz gozatzeko aukera izango dute zentroko erabiltzaileek. 

  • Zuen ardurapeko pertsonen bizitza hobetzea
  • Ikuskizunak eta jarduerak prezio murriztuan lortzea
  • Prestakuntzen bidez profesionalki haztea
  • Beste hezitzaile eta gizarte-zentroekin esperientziak partekatzea

Jarduera egokiena hautatzen eta irteera prestatzen lagunduko dizuegu, talde osoak ahalik eta gehien goza dezan. 

Eta, gainera, formakuntza artistikoa eta formakuntzarako baliabideak dituzue eskuragarri, egunerokoan artea tresna hezigarri modura erabiltzen ikasteko. 

1.800 gizarte-zentro baino gehiagok dute izena emana, eta oztoporik gabe gozatzen dute lehen mailako kultura-eskaintzaz.