Irisgarritasuna

Gertu Kultura, irisgarritasunarekin konprometituta

 

Jakin badakigu oraindik ere kulturaz gozatzeko oztopoak daudela; oztopo horiek agerikoak eta oztopo ikusezinak izan daitezkeela. Gertu Kulturaren parte garenok kultura guztiontzat irisgarri izatea nahi dugu, zentzu zabalean:

  • Oztopo ekonomikoak murrizten ditugu: Gertu Kulturak ikuskizun eta kultura-jarduerak arrazoizko prezioan eskaintzen ditu, gizarte-bazterketa arriskuan edo desgaitasuna duten pertsonekin lan egiten duten entitateentzat.
  • Normaltasunez, inklusioa oinarri: Gipuzkoa osoko antzoki, museo, auditorio eta jaialdietako ateak irekitzen ditugu, ohiko programazioaz gozatu ahal izateko.
  • Erosotasunez: kultura-sustatzaileen eskaintza kontsulta daiteke gure webgunean, eta kontsultarako laguntza eskaintzen dugu, kultura-programatzaileen Gertu Kulturako koordinatzaileen bidez.
  • Irisgarritasun-baldintzen berri ematen dugu: espazioen zein ikuskizunen irisgarritasun-oztopoak murrizteko lan egiten dute programatzaile guztiek. Gertu Kulturaren konpromisoa da webgunean programatutako espazioen eta ikuskizunen irisgarritasun-baldintzen berri ematea, gizarte-entitate edo -zerbitzuak jarduerak behar bezala aukera ditzan.
  • Eskubidea dugu oinarri: Kulturaz gozatzeko eskubidea egia bihurtzea da Gertu Kulturaren xedea. Kultura irisgarri egitea ez da karitatea, duintasuna da. Kultura-ekimenak aukeratzea, eta aurrez aukeratzea.

 

Kultura-programazioa jasotzeko aukera emozioa, sormena eta osasuna da. Eraldatzailea da, eta etorkizuneko kultura inklusiboko proiektuen hasiera. Kulturak eguneroko gertaera izan behar du guztiontzat. Horixe da gure izateko arrazoia, eta konpromiso horrekin egin dugu webgune hau.

Gertu Kultura irisgarritasunarekin dago konprometituta, maila guztietan:

  • Web-irisgarritasuna
  • Kultura-ekipamenduen irisgarritasuna
  • Ikuskizun eta jardueren irisgarritasuna

Gertu Kultura webgunearen irisgarritasuna

 

Webgune hau World Wide Web-en (W3C) Web Accessibility Initiative (WAI) lantaldeak AA mailarako definitutako arauen arabera egin da. Gaur egun, AA maila betetzen da orrialde gehienetan.

Irisgarritasun-adierazpena

 

Gertu Kulturak konpromisoa hartu du irisgarri egiteko bere webgunea, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren urriaren 26ko 2016/2012 (EB) Zuzentarauarekin eta irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuarekin.

Irisgarritasun-adierazpena honako honi aplikatzen zaio: www.apropacultura.org.

Betetze-egoera

 

Webgune hau bat dator partzialki irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuarekin, salbuespenak eta jarraian adierazten diren alderdiekin bat ez etortzeagatik.

Irisgarria ez den edukia

 

Jarraian jasotzen den edukia ez da irisgarria honako arrazoi hauengatik:

Ez dator bat irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuarekin

  • Kolore-kontrasteak webgunearen testuinguru batzuetan: orrialde guztietarako gaitutako irisgarritasun-funtzionalitatea aktiba daiteke, orrialdearen estiloa aldatu eta kontraste handiagoko bat hautatzeko.
  • Etengabe mugitzen diren irudiak: orrialde guztietarako gaitutako irisgarritasun-funtzionalitatea aktiba daiteke, bideo eta animazio guztiak gelditzeko.

Gehiegizko karga

Ez da aplikatzen.

Edukia ez dago legeria aplikagarriaren eremuan

  • Hirugarrenen edukia, webgunearen arduradunaren kontrolpean ez dagoena: hainbat eduki kultura-programatzaileek txertatzen dituzte, eta baliteke irudi batzuek ALT ez edukitzea. Eduki horiek guztiak ere irisgarri egiteko lanean ari gara.

Irisgarritasun-adierazpen hau prestatzea

Adierazpen hau 2022ko abenduaren 1ean prestatu zen.

Adierazpen prestatzeko metodoa izan da Òmada Interactiva SLL-k egindako ebaluazio bat, kanpo-irisgarritasuna ebaluatzeko tresnekin ((Wave Evaluation Tool eta Siteimprove Accessibility Checker).

Adierazpenaren azken berrikuspena: 2022ko abenduaren 1a.

Oharrak eta harremanetarako datuak

 

Irisgarritasun-baldintzei buruzko komunikazioak (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a artikulua) harremanetarako formularioaren bidez egin daitezke. 

Komunikazio horien helburuak izan daitezke:

  • Webgunearen ez-betetzeen berri ematea.
  • Edukia kontsultatzeko bestelako zailtasunak helaraztea.
  • Webgunearen irisgarritasunari buruzko kontsultak edo hobetzeko iradokizunak proposatzea.

Adierazi formularioan honako hau:

  • Edukiaren URLa.
  • Irisgarria ez den edukiaren xehetasunak.
  • Informazioa zein euskarritan behar duzuen.

Aplikazio-prozedura

1112/2018 Errege Dekretuaren 13. artikuluan jasotako aplikazio-prozedura has daiteke Eduki irisgarriak webgunean izapidean, Eskaera egin modalitatearen bidez.

 

 

Informazio irisgarria eskatu edo kexa aurkeztutakoan atzera bota baldin bada, hartutako erabakiarekin ez badago ados edo erantzunak ez baditu 1112/2018 Errege Dekretuaren 12.5 artikuluaren baldintzak betetzen, erreklamazioa egin daiteke, honako kasu hauetarako:

  • atzera botatzearen arrazoiak ezagutu eta kontra egiteko;
  • ihartutako erabakiarekin ados ez bazaude, dagozkion neurriak hartzea eskatzeko;
  • azaldu zergatik uste den erabakiek ez dituela eskatutako baldintzak betetzen.

 

20 egunen buruan ez bada erantzunik jaso, erreklamazio bat jar daiteke.

Nola lagundu webgunearen irisgarritasuna bermatzeko?

Letra-tamaina nola handitu

Letraren tamaina handitzea behar baduzue, nabigatzailearen tresnak erabili eta egin zoom in edo zoom out behar duzueneraino, honako tekla-konbinazio hau erabilita: Sakatu Ctrl eta +, pantailako edukia handitzeko, Nahi beste aldiz egin dezakezue. Ctrl eta - sakatzen badituzue, aldiz, pantailako edukia txikitu egingo da. Jatorrizko bertsiora itzultzeko, sakatu Ctrl eta 0 botoia. Laburbilduz: 

  • Ctrl + + : zoom in
  • Ctrl + - : zoom out
  • Ctrl + 0: jatorrizko bertsiora itzuliko da.

Irisgarritasun aurreratua funtzioa

 

Orrialde guztietan dago irisgarriagoak egiteko aukera; pantailaren ezkerraldeko botoi mugikorraren ikonoan egin klik. Aukeretako edozeinetan sakatuta, automatikoki aldatuko da nabigazioa.

Imatge de la localització de la funció d'accessibilitat plegat i desplegat

Tipografia espezifikoa dislexiadunentzat

 

Dislexia dutenek errazago irakurtzeko, esteka bat dago Gertu Kulturaren webgunean, haren bidez webgunea dislexiadunentzat aproposa den tipografian ikusteko.

Kontraste handiko bertsioak

 

Gertu Kulturaren webgunea diseinatzerakoan, kontuan hartu da AA irisgarritasun-mailak koloreei dagokienez gomendatzen duena. Edonola ere, ikusteko arazoak badituzue, kontraste handiko bertsioak daude eskuragarri Gertu Kulturaren webgunean, honako konbinazio hauetan:

  • Testu beltza atzealde zurian
  • Testu zuria atzealde urdinean
  • Testu zuria atzealde beltzean

Teklatu-lasterbideak

 

Gertu Kulturaren webgunean, teklatuarekin nabigatzen dutenek edukiak kontsultatzea errazteko, teklatu-lasterbideak erabil daitezke. Tekla-konbinazioa nabigatzailearen araberakoa izango da.

  • Windowseko Chromen: Alt
  • Mac-eko Chromen: Ctrl+⌥ Opt
  • Firefoxen: Alt + ⇧ Mayús
  • Internet Explorer / Edge-n: Alt

 

Nabigatzailearen eta sistema eragilearen teklaz gain, honako tekla hauek erabili behar dira nabigazio-tresnak eta atalak kontsultatzeko:

  • S – Edukia kontsultatzeko bide zuzena
  • 0 – Irisgarritasunari buruzko orrialdea
  • 1 – Orrialde nagusia
  • 2 – Menu nagusira zuzenean sartzea
  • 3 – Programazioa
  • 4 – Gizarte-entitateen araudia
  • 5 – Programen baldintzak eta kuotak programatzaileentzat
  • 6 – Saioa hasi/saioa itxi
  • 7 – Kontrol-taulara sarbidea
  • 8 – Gizarte-zentroek izena ematea
  • 9 – Harremanetarako formularioa

Gertu Kultura webgunearen atal nagusien irisgarritasunari buruz

 

Gertu Kulturaren webguneak espazio publikoa eta sarbide mugatuko espazioa ditu; azken espazio hori programatzaileen eta gizarte-zentroen topagunea da.

 

Espazio publikoak honako atal hauek ditu:

  • Gertu Kultura: proiektuari eta sentsibilizazio-kanpainei buruzko informazioa aurkituko duzue hemen, baita Gertu bloga, prentsarako materiala eta komunikazio-baliabideak, Gertu taldearen aurkezpena eta web-irisgarritasunari buruzko informazioa ere.
  • Programazioa: atal honetan dago kultura-eskaintza osoa. Nabigatzailean iragazteko tresna duzue eskuragarri, honako hauen arabera iragazteko: lekua, eguna, ordutegia, ekipamendua, mota... Ikuskizun edo jarduera bakoitzaren irisgarritasun-ezaugarrien arabera ere iragaz daiteke. Urtean zehar hainbat deialdi argitaratzen ditugu, gizarte-zentroek kultura-irteerak planifika ditzaten zentroko erabiltzaileekin. Erreserben atala ere dago: zuzenekoak zein deialdi bidezkoak izan daitezke. Aurkezpen-saioei buruzko informazioa eta esperientziaz gozatzeko aholkuak ere jasotzen dira.
  • Formakuntza: Gertu Kulturak antolatutako ikastaro-eskaintza eta denentzat irekita dauden formakuntza-baliabideak daude atal honetan. Ikastaro eta baliabideek bi gai nagusi dituzte ardatz: artearen bidez heztea eta irisgarritasuna.
    • "Artearekin hezi" ikastaroaren kasuan, artea gizarte- eta hezkuntza-tresna gisa erabili nahi duten profesionalentzat dago pentsatua.
    • Irisgarritasunari buruzko jardunaldiak, aldiz, kultura-ekipamenduetako profesionalei daude zuzenduta, irisgarritasunarekin lotutako tresna eta metodologia berriak ezagut ditzaten eta beharrizan espezifikoak dituzten kolektiboei arreta emateko prestatuta egon daitezen.

    Gizarte Entitateak atalean, programak nola funtzionatzen duen ezagut daiteke, baita parte hartzeko baldintzak eta tarifak ezagutu ere

  • Kultura Sustatzaileak: atal honetan azaltzen da programan parte hartzeko informazioa, Gertun parte hartzen duen sarea eta parte hartzeko baldintzak eta kuotak.
  • Harremanetarako: zalantzarik edo iradokizunik izatekotan, edo Gertu Kultura sareko kide egin nahi baduzue, jarri harremanetan formularioaren bidez.

Kultura-ekipamenduen eta ikuskizunen irisgarritasunari buruz

Kultura-ekipamenduen irisgarritasuna

 

Ekipamenduen fitxan datoz xehatuta (irakurketa erraza ere eskuragarri dago) ekipamendu bakoitzaren irisgarritasun-ezaugarri nagusiak eta, besteak beste, honako hauek dituen adierazten du:

  • Hurbilen dagoen garraio publiko egokitua
  • Aparkaleku egokituak
  • Gurpil-aulkietarako lekuak
  • Egokitutako igogailuak
  • omun irisgarriak
  • Bukle magnetikoa
  • Informazioa irakurketa errazean
  • Informazioa Braille alfabetoan

 

Halaber, ekipamendu gehienek dute irisgarritasunari buruzko orrialde bat. Bertan aurkituko duzue ekipamendura sartzeko informazioa.

Ikuskizun eta jardueren irisgarritasuna

Gertu Kulturaren bidez eskaintzen diren ikuskizun eta jarduerek irisgarritasunari buruzko informazio espezifikoa dute, gehien egokitzen dena aukeratzeko. Saio bakoitzerako honako hau adierazten da:

  • Zenbat leku dauden gurpil-aulkientzat. 
  • Ikuskizun edo jarduerak audio deskribapenik duen.
  • Ikuskizun edo jarduerak azpititulurik duen.
  • Ikuskizun edo bisitak zeinu-hizkuntzako interpreterik duen.
  • Ikusteko arazoak dituztenentzat ukitzeko materialik badagoen.
  • Aretoak bukle magnetikoa edo indukzio-buklea dituen. Soinu-sistema horrek audio-seinalea eremu magnetiko bihurtzen du, audiofonoek antzeman eta eremu magnetikoa erabiltzailearen belarriaren barruan soinu bihurtzeko. Hala, oihartzunaren eta zarataren soinutik isolatuta jasotzen du erabiltzaileak soinua argi eta garbi.
  • Jarduera edo ikuskizunetan saio erlaxaturik badagoen. Horrek esan nahi du saio horietan zaratarekin eta mugimenduarekin lotutako arauak erlaxatu egiten direla, eta argia edota soinua doi daitezkeela, edozein ikusle motaren ongizatera hobeto egokitzeko. Saio mota horiek giro erlaxatuagoa nahiago duten norbanako eta familiei daude zuzenduta, antsietate-maila murrizten delako eta esperientzia hobetzen duelako (umedun familiak, Alzheimerra duten pertsonak, autismoa dutenak, etab.).
  • Informazioa Braille alfabetoan eskuragarri dagoen.
  • Jarduera edo ikuskizunak materialak irakurketa errazean dituen.

 

Gainera, erreserbatzeko prozesuan, taldearen ezaugarriak zeintzuk diren adieraziko du gizarte-zentroak, kultura-programatzaileak hobeto zain ditzan parte-hartzaileak, haien beharrizan espezifikoen berri izanda. Are, gizarte-hezitzaileak aurrez bisita dezake ekipamendua edo, posible bada, jardueran atsedena egiteko eskatu, taldearen ezaugarriek hala eskatzen badute.

Irisgarritasuna hobetzen lagundu

Irisgarritasuna etengabeko hobetze-prozesua da. Ildo horretan, bide luzea dugu oraindik ibiltzeko. Hori dela eta, iradokizunak bidal ditzakezue harremanetarako formularioare n bidez. Iradokizunak webgunearen irisgarritasuna hobetzeko izan daitezke, edo Gertu Kulturako ikuskizunetara joaten direnentzat eskaintzen dugun irisgarritasunari buruzko informazioa hobetzeko.

 

Gainera, jarduera edo ikuskizunaz gozatu ondoren, balorazio-inkesta labur bat bidaliko dizuegu. Ekipamenduaren eta ikuskizun edo jardueraren irisgarritasunari buruzko iruzkinak idatz ditzakezue bertan, eta ikuskizuna zuen erabiltzaileen beharrizanen araberakoa izan den adierazi.