Nola erabili?

Gertu Kulturaz jakin beharreko guztia azalduko dizuegu jarraian

Webgune hau online plataforma da; koordinatzaile, hezitzaile eta gizarte-zentroetako arduradunek ohiko programazioko sarrerak erosteko aukera dute.

Gertu Kulturaren eskaintza osoaz gozatzen hasteko, zentroa erregistratu behar duzue lehendabizi.
Izena ematea doakoa da gizarte-entitateentzat.

Izena eman pausoz pauso, oso erraza da!

Izena eman pausoz pauso, oso erraza da!

  1. Sartu Gertu Kulturaren webgunean, eta izena emateko galdetegia beteta bidali eskaera.

  2. Izena eman eta onartu: Egoitza nagusian eskaera aztertu eta onarpen-mezu bat jasoko duzue; bertan adieraziko dira erabiltzaile-izena eta tarifa.

  3. Lehenengo saioa hasi: Sartu webgunean erabiltzaile-izenarekin, pasahitz berri bat eskatu eta mezu elektroniko bidez jasoko duzue.  Hasi saioa webgunean eta kito!

  4. Erreserbak egin: Kontsultatu programazioa eta egin erreserbak! Laguntzarik behar baduzue, jarri Gerturekin harremanetan, laguntzeko prest gaude!

Como registrarse
Izena eman duzue!

Nola hautatu irteera:

  1. Erabili programazioaren bilatzailea egungo eskaintza osoa ikusteko. Bilaketa zehazteko aukera duzue, hauen arabera: ordutegiak, gaiak, kolektiboa…

  2. Ekipamenduen fitxan aurkituko duzue irteera prestatzeko informazio baliagarri guztia: lekuaren mapa, nola iritsi eta irisgarritasun-baldintzak. Jardueraren inguruko informazio xehea ere bertan duzue: datak, iraupena, deskribapena eta adinaren araberako sailkapena.

  3. Gogoko duzuen irteera aurkitutakoan, egin klik fitxaren gainean eta egin erreserba.

  4. Bi erreserba mota daude: zuzenekoa eta deialdi bidezkoa. Jarduera bakoitzaren fitxan adieraziko da hori.

Informazio gehiago erreserba motei buruz

Como hacer reservas
Erreserba eta ordainketak

Erreserba onartzea

  1. Erreserba onartzeko, garrantzitsua da sarrerak kultura-ekipamenduek ezarritako epeen barruan ordaintzea.

  2. Gogoratu, ordainketa-egiaztagiria kontrol-taulako "Ordainketak" atalera igo behar da.

  3. Erreserba berrikusi. Irteera baino egun batzuk lehenago, egiaztatu datuak zuzenak direla: pertsona kopurua, ordutegia…

  4. Erreserbatutako jarduera doan baldin bada, zuzenean agertuko zaizue "nire erreserbak" atalean.”.

Como funciona el panel de control
Laguntzarik behar duzue?

Contactad con los programadores de los equipamientos culturales.

Red Acerca