Euskadiko Orkestra argazkia
5
Miramon Pasealekua, 124
20014
943013232

Deskribapena

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik bultzatu eta garatua, Euskadiko Orkestra exijentzia-maila handiko herrialdeko orkestra da, eta garai guztietako musika sinfonikoa zabaltzeko konpromiso sendoa du. Arreta berezia eskaintzen dio euskal musikaren sorkuntza eta hedatzeari mundu osoan barrena, nazioarteko bira ugariren eta grabazio diskografikoen banaketaren bidez. Robert Treviño da orkestraren zuzendari titularra 2017 urtetik.

Jarduera sendo eta ondo egituratu baten bidez, orkestrak kontzertu-ziklo bana eskaintzen du Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean, eta ganbera-musikari (Miramongo Matinéeak) eta haur, gazte eta familiei (Musika Gela) eskainitako beste bi ziklo antolatzen ditu. Herrialde-mailako orkestra gisa, ABAO Bilbao Operaren denboraldian, Musika-Música, Musika Hamabostaldia, Zinemaldia, Ravel Jaialdia, Musikaste eta abarretan ere parte hartzen du.

Miramon, orkestraren egoitza

Bere egoitza propioa izatea funtsezkoa izan da orkestraren garapenerako. Laurehun bat lagunentzako eserlekuekin, auditoriuma egoitzaren gune nagusia da. Orkestraren entseguez gain, Miramongo Matinéeak, Musika Gelako zenbait jarduera edo erakunde ezberdinek sustaturiko kontzertuak ere egiten dira bertan. Egoitza honen osagairik aipagarriena, ordea, auditoriumaren paretetan dago: Rafael Ruiz Balerdi artista euskaldunak 1989an in situ margotu zituen lau mihise erraldoik aretoa gune berezia eta bakarra bilakatu dute.

Irisgarritasun-informazioa

  • Doako kanpoko aparkalekua, egokitutako garraiorako plaza erreserbatzeko aukerarekin.
  • Eraikinaren sarrera nagusia irisgarria da eta ez du desnibelik
  • Espazioak komun egokituak ditu.
  • Igogailu irisgarria gurpil-aulkien erabiltzaileentzat. Lehen solairurako sarbidea.
  • Auditorioak indukzio magnetikoko begizta du.
  • Eszenatokia irisgarria da bi aldeetatik, bertara sartzeko ateetatik.
  • Gurpil-aulkien erabiltzaileentzat erreserbatutako espazioak daude, zortzi beheko solairuan eta 2 lehen solairuko palkoan.
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako 10 eserleku daude lehen solairuko palkoan.

Irisgarritasuna

  • Igogailu egokituak
  • Komun irisgarriak
  • Aparkaleku irisgarria
  • Gurpil-aulkietarako lekuak
  • Hurbileko garraio publiko egokitua

Antolatzailearen kontaktua

Abonatuak Euskadiko Orkestra abonatuak@euskadikoorkestra.eus
943013232
Aholkularitza orduak: 
Neguko ordutegia Astelehenetik ostegunera: 9h00 - 16h00 Ostirala: 9h00 - 14h30 Udako ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 9h00 - 14h30

Valoraciones

  • 5
    Your rating: 5
    Larunbata, 2024, Martxo 9
    Euskadiko Orkestra

    Miramongo Matinéeak: Emilia Hirukotea

    Maravillosa
    Buenísimo
    Yolanda
    Guillén Macias
    ELKARGUNE
    Adimen osasuna