Fotografía interior de D'Museoa
5
31 de agosto Kalea, 46
20003
617256284

Deskribapena

D´Museoa Donostiako Elizbarrutiaren museo berria da. Bertan, hamar mendeko arte erlijiosoa dago ikusgai, eta egungo gure gizartea ulertzeko gakoak eskaintzen dizkigu. Bide luzea da hori, eta erlijio katolikoak funtzio garrantzitsua izan du, mezenas gisa, nortasun artistiko eta soziala eraikitzeko orduan.

Gipuzkoako barrokoaren enblemetako bat den Santa Mariako elizaren hormen artean, Museoko bilduma ikusi ahalko duzu. Rodrigo de Zuazolak, Ambrosio de Bengoetxeak, El Grecok, Riberak, Beobidek, Chillidak eta Oteizak, besteak beste, Erdi Arotik gaur egun arte zer-nolako bilakaera izan dugun erakusten digute.

Irisgarritasun-informazioa

  • Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako eraikina.
  • Laguntza-txakurrak sar daitezke.
  • urpil-aulkiak maileguan hartzea harrera-mahaian.

Nola Iritsi

  • Garraio publikoa:

Museoa autobus geltoki batetik minutu gutxira dago eta taxiak Boulevard Pasealekuan daude.

  • Ibilgailu partikularra:

D´Museoa Donostiako Alde Zaharrean kokatuta dago, oinezkoentzako gunean, eta, beraz, ezin da ibilgailu partikularrekin gerturatu.

Inguruan Boulevard eta Okendoko aparkalekuak daude, baita Pasealeku Berriko TAO aparkaleku guneak ere

Irisgarritasuna

  • Igogailu egokituak
  • Komun irisgarriak
  • Gurpil-aulkietarako lekuak
  • Hurbileko garraio publiko egokitua

Antolatzailearen kontaktua

Mauro Peñalba Otaduy info@dmuseoa.com
617256284
Aholkularitza orduak: 
9:00 - 16:00

Valoraciones

  • 5
    Your rating: 5
    Ostirala, 2024, Otsail 23
    D’MUSEOA

    Emozioak azalean

    Muy amena e interesante
    Una Experiencia muy positiva, un guía muy ameno y en general muy interesante.
    Yolanda
    Guillén Macias
    ELKARGUNE
    Adimen osasuna